XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. PAISAIAREN ELEMENTUAK. BARNEALDEKO PAISAIAK

1 Paisaiaren elementuak

Herriak paisaiaren arabera ezberdintzen dira.

Paisaia osatzen duten elementuak:

Elementu naturalak.

Naturan dauden elementuak ditugu.

Ibaiak, mendiak, itsasoa eta landaretza, elementu naturalak dira.

Giza elementuak.

Pertsonek eraikitako elementuak dira.

Zubiak, tunelak, uhinurrategiak eta kaiak, giza elementuak dira.

Ingurua eta elementuak ikusita, honako sailkapen hau egin daiteke:

- Barnealdeko paisaia.

- Itsasaldeko paisaia.

2 Barnealdeko paisaiak

Barnealdeko paisaiak itsasotik urrun dauden herrietan ematen dira.

Hiru paisaia ezberdin ikus daitezke:

Mendiko paisaia.

Toki garaietan ematen da: mendilerroak, mendizerrak eta mendiak.

Haraneko paisaia.

Mendi artean dagoen lur lauari deitzen zaio.

Normalean ibaia igarotzen da bertatik.

Lautadako paisaia.

Lautada, lur laua eta altura txikia duen lurrari deitzen zaio.

Lautadak altuera handiagoa duenean meseta deitzen zaio.

Mendiko paisaia.

Mendilepo eta mendi oinetan, gizakiak bizitzeko baldintza egokiak aurkitu zituen (urarekin, larreekin e.a.).